Eskola publikoaren alde


Maitzaren 17ko LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna

Maitzaren 17ko LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren harira, German Urteaga izan genuen atzo Institutuan. Gaiarekiko ikusgarritasuna, ezagutza eta bizipen pertsonalenak ezagutzeko aukera izan zuten 4. mailako ikasleek nahiz bertan egoteko zortea izan zuten irakasleek. Plazer ikaragarria egun seinalatu horretan German gure artean izatea. Eskerrik asko!

 

Hemen institutuan LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren harira egin ditugun lanen irudiak.

Eskerrikasko bolondres lanera etorri diren ikasle eta irakasleei!

Kurtzebarri BHIn ere LGTBIQ+ fobiaren aurka!


Lehen sorospeneko Ikastaroa

Martxoak 11tik-18ra gure 4 DBHko ikasleek, Aretxabaletako Lanbide Eskolan (ALE), Lehen Sorospeneko ikastaro trinko bat jasotzeko aukeraz gozatu zuten.        

                                                  4A   4B  4C 4D

 
Mila esker "ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK" eta "MENPEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ARRETA" zikloetako ikasle, irakasle eta arduradunei erakutsi eta eskeinitako guztiagatik.
 

Galde Gazte programan

 

 Gure laugarren mailako ikasleak Goienako Galde Gazte programan azaldu dira . Besteak beste, Wood Strings taldeko abeslari den Paul Casal aretxabaletarra elkarrizketatu zuten. Plazerra izan zen!

 


Martxoak 22 Uraren nazioarteko eguna


Martxoak 8

Ikasturte hasieran, Euskaraldia egitasmoaren bueltan ikasle batzorde bat eratu zen Kurtzebarri BHIn, Hizkuntza Normalkuntza Planeko irakasleei prestaketa lanetan laguntzeko. 
 
Ikasle batzuk gogotsu geratu ziren zerbait egiten jarraitzeko. Orain, martxoaren 8aren harira, ekintza pare bat antolatu dituzte, eta tartean, emakumearen egunaren inguruko testu bat idatzi dute. 
 

Itsasoan barrena Jimmy Cornell-ekin

Jimmy Cornell itsas gizon,abenturazale  eta idazlea da eta nabigazio munduan erreferentea.Kurtzebarriko 3.mailako ikasleek galdetegia egin zioten eta hari horren interesgarriak iruditu zitzaizkionez galderak, bere web orrialdean argitaratu zituen. Hona hemen esteka...

https://cornellsailing.com/2021/02/life-afloat-qa-with-jimmy/

 

 

ITSASOAN BARRENA JIMMY CORNELL-EKIN. Jimmy Cornell itsas gizon,abenturazale eta idazlea da eta nabigazio munduan erreferentea. Kurtzebarriko 3.mailako ikasleek galdetegia egin zioten eta hari horren interesgarriak iruditu zitzaizkionez galderak, bere web orrialdean argitaratu zituen. Hona hemen esteka...