2022-2023 ikasturteko informazioa

Familia agurgarriak, estimadas familias,

Hemen daukazue 2022-2023 ikasturteko maila bakoitzaren kurtso hasierako zirkularra. Zirkularra posta arrunt bidez zuen etxean jasoko duzue irailaren 1etik aurrera. El 1 de septiembre os remitiremos por correo postal la circular de inicio de curso para el 2022-2023. A continuación, está disponible la circular de cada curso:

Bestalde, beken inguruko informazioa hemen daukazue: beken oharrak

Por otro lado, os adjuntamos la información relativa a las becas: aviso becas

Ondo izan,

Idazkaritza


ESLEIPENAK 2022-2023

Kaixo lankide,

Gure ikastetxera lanera etortzea egokitu baldin bazaizu, ongi etorri!
Dagoeneko gurekin harremanetan jarri baldin bazara, irailaren 1ean goizeko 9:00etan ikusiko dugu elkar.

Oraindik harremanetan jarri ez zaretenok datorren ostegunean, uztailak 21, goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean 943 899 513 telefono zenbakira deitu ezazue. Lizentzia edo baimenen eskaerak egiteko ikastetxera bertaratu zaitezkete, (eizuko erabiltzaile eta pasahitzak dituzuela, ez baldin badituzue, aurreko ikasturteko ikastetxean eskatu beharko dituzue):

  • uztailaren 21ean 9etatik 11etara
  • abuztuaren 30etik aurrera 9etatik 13etara

Eskerrik asko eta uda ona pasa!

Zuzendaritza Taldea


KURTZEBARRITIK KURTZEBARRIRA

Ekainaren 17an Kurtzebarri BHI insitutuko ikasle eta irakasleok Kurtzebarri mendira irteera egin genuen.


EA2030 AINTZATESPEN ZIURTAGIRI BANAKETA

Kurtzebarri BHI institutuak Eskola jasangarria ziurtagiria jaso du.

  


ION MAIA KURTZEBARRI INSTITUTUAN

Atzo, ekainaren 2an, egun osoan zehar Jon Maiak hizkuntzarekin lotutako bere bizipenak kontatu eta etorkizuneko erronkak irudikatzen lagundu zigun.

Eskerrik asko guretzat tarte bat hartzeagatik!!

  


IRAUNKORTASUN BATZORDEA

Maiatzak 17, Iraunkortasun Batzordeko ikasle batzuk alkateari EA2030 proiektuko gure proposamen eta konpromesuak aurkeztu dizkiote. Urrian jasoko dugu Udalaren erantzuna.

 

 


25. URTEURRENEKO BAZKARIA

Institutuaren 25. urteurreneko bazkaria egin genuen larunbatean.

Ikasle, guraso eta irakasleok hezkuntza komunitatea sendotu dugu.

 


MAIATZAREN 21EAN BAZKARI HERRIKOIA

Datorren maiatzaren 21ean, larunbata, bazkaria egingo dugu Aretxabaletako Iturrigorri frontoian 14:30etan. Kurtzebarri BHIko komunitateko kide izan diren edo/eta diren guztiei zuzendua dago (ikasle, familia, irakasle...).

Bazkaldu ondoren, Dj-a izango da musika jartzen. 

Bazkari-txartelak maiatzaren 16rarte salgai daude institutuko idazkaritzan, txartelaren prezioa 10€ dira.

Animatu zaitezte!


XII. Euskal CONFINT

DBH 4. mailako Ainere Caballero eta Uxue Astolak maiatzak 11an ospatutako XII. Euskal CONFINT-ean parte hartu zuten, beste 22 ikastetxeko ikaslerekin batera. Konferentzia hau Iraunkortasunerako Eskola Sareak, IRAES21ek, antolatzen du eta gure ikasleek ingurumena zaintzearen garrantziaz jarduteaz gain, musika tailerraz gozatzeko aukera izan zuten.


Jon Basaguren Kurtzebarri institutuan

Musikariak Ikastetxean programari esker, laugarren mailako ikasleek Jon Basagurenen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo.
 
Eskerrik asko!
 
 

IKASBIDAIAREN OTARRAREN BANAKETA

Hementxe rifa irabazleak saldu dituzten laugarren mailako ikasleak euren saskiekin!
 
1. SARIA: 4767
2. SARIA: 3277
 
Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi!
 

KONTZERTUA APIRILAREN 30EAN

Kurtzebarri institutuaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat musika kontzertua izango da Aretxabaletako plazan apirilaren 30ean arratsaldeko 18:00etan hasita.
Eskerrak ematen dizkiegu parte hartuko duten musikari eta musika-talde guztiei.
 

4DBHKO IKASBIDAIAREN ZOZKETA

Herriko komentzioetan lortutako produktuekin egindako otarren zozketa eginda 2022/04/01ean.

Zenbaki sarituak ondorengoak izan dira:

1.saria: 4767

2. saria: 3277

Eskerrik asko

 


4DBHKO IKASLEAK GOIENA TELEBISTAKO GALDEGAZTE SAIOAN

Kurtzebarri BHIko 4. DBH-ko ikasle batzuk kazetari bihurtu ziren egun batez eta Goiena telebistako Galdegazte programan parte hartu zuten. Bertan, Kurtzebarriko irakasle ohia eta bertsolaria den Paula Amilburu elkarrizketatu zuten. 
Hemen duzue Galdegazte saioak emandakoak ikusteko aukera:

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 8an liburuaren eguna ospatu dugu Kurtzebarri BHI institutuan. Hori dela eta, ikasleek hainbat ekintza egin dituzte: booktrailerrak azaldu, posterrak egin, ipuinak sortu...
 
Zuek irakurtzea gustuko duzue?
  

BADATOR KORRIKA

KORRIKA 22 Aretxabaletatik pasatzen da apirilaren 1ean eguerdi inguruan, eta Kurtzebarri BHI institutuari dagokion kilometroa izozkitegian hasten da.


IPUIN KONTAKETA ESKOLAN

Soziolinguistikarekin lotutako ipuinak sortu dituzte gure laugarren mailako ikasleek.
Kurtzebarri Eskola egun hauetan ospatzen ari den Literatura Astearen aitzakian, ze gustura aritu garen txikienei geuk sortutako ipuinak kontatzen!
 
Eskerrik asko gure ipuinei hain irteera interesgarria emateko aukera eskaintzeagatik!
 
Zuen bueltako bisitaren esperoan gaude!
   

IKASBIDAIA 2022

Ari da hainbeste itxarondako data gerturatzen! Laugarren mailako gure gazteak ikasbidaia finantzatu ahal izateko hainbat ekintza egiten ari dira. Aurrekoan, gazta pisaketarena aurkeztu eta saria banatu genuen. Gaurkoan saski eder hauekin gatoz!
 
Aretxabaleta eta Eskoriatzako denda eta tabernetan eskuzabaltasun osoz emandako produktuekin honako bi saski hauek osatu dituzte.
 
Hauen zozketarako, gure gazteak martxoan rifak saltzen ibiliko dira herrian zehar. Bi saski direnez, bi sari banatuko dituzte apirilaren 1ean,11:30ean, egingo den zozketan.
 
Zozketaren bideoa hemen partekatuko dugu eta zenbaki irabazleak parte hartu duten dendetan ere argitartuko ditugu.
 
Zorte on eta eskerrik asko gurekin kolaboratu duzuen guztioi!
  

GAZTA PISAKETA EGIN DUTE 4DBHN

Laugarren DBHko ikasleek ikas-bidairako dirua biltzeko Gazta Pisaketa antolatu dute asteburuan. Gaur goizean gaztaren pisaketa egin dute eta bideoan ikusten denez sariaren irabazlea Igor Altuna izan da 853 gramoko gazta zela esateagatik.

Gazta pisaketaren bideoa hemen daukazue ikusgai (ikusteko hemen klikatu).


GOIENERREN HITZALDIA 2DBHN

Aste honetan 2DBHko ikasleak Energia proiektua egiten ari dira. Proiektuaren barruan gaur, otsailak 17, Goiener enpresaren hitzaldia izan dute energia-kontsumoa eta faktura elektrikoaren nondik norakoak ikasteko.

  

   


EKAINBERRIRA IRTEERA 2022/02/8 ETA 9AN

Otsailaren 8an eta 9an lehen mailako ikasleek Ekainberri (Zestoa) bisitatu dute eta euskal kostaldeko labar pintura ikusgarrienak ikusi dituzte. Ikasleek animaliak ehizatzeko aukera izan dute, historiaurrean egongo balira bezala.

  


KINTOEN BISITA 2022-02-04

Otsailaren 4ean Aretxabaletako 2003ko kintoak kantuan etorri ziren Institutura eta institutuko ikasle ohiak dantzan egin zuten gure ikasleen aurrean. Trikitilarien laguntzarekin giro ederrean ibili ziren kintoak.

      


MATRIKULAZIO KANPAINA

Datorren urtarrilaren 17tik otsailaren 28ra izango da matrikulazio epea.

Bilera informatiboa urtarrilaren 19an, 18:00etan euskeraz eta 19:00etan gazteleraz, Arkupen.

 


ITZIARKO AIXA KOBAZULOA

Abenduan DBH 4. mailako ikasleak Itziarko Aixa kobazuloan espeleologia egiteko aukera paregabea izan zuten. Bertako egitura geologikoak ezagutzeaz gain, xaguzaharrak ere ikusi zituzten. Natura bizia!
 
    

EUSKARAREN EGUNA 2021

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen guk ere. Egun horretarako laugarren mailako ikasle talde batek Alaitz eta Maiderren Txanpon baten truke abestiaren egokitzapen eta bideo bikaina sortu zituzten. Bideoa ikusteko estekan klikatu ezazue.
 
Horrez gain, egun hartan gelaka egindako Bingo musikatuko sariak banatu ditugu gaur, azken egunean. Zorionak irabazle guztiei!

      

Hamaiketako osasungarria

Hamaiketako osasungarriaren eguna ospatu genuen astelehenean. Hamaiketakoan bertako, sasoiko eta osasungarriak diren elikagaiak ekartzearen garrantziaz ohartzeko, DBH 4. mailako ikasle batzuk sagar ekologikoak banatu zituzten. On egin!
    
 
 
 

Azaroak 25

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako egunean, gure 4DBH-ko neskak gai honen inguruan hausnartu eta hitz egiteko  saioak prestatu eta gidari lanak egin zituzten.  

 

25. urteurreneko erakusketa

Kurtzebarri BHI institutuaren 25. urteurrena dela eta 25 urte hauetako argazkien erakusketa dago Arkupe kultur etxean. Ikasleak erakusketa ikusten izan dira.

  


Ekonomia Zirkularra

Hondakinen Prebentziorako Nazioarteko astean gure ikastetxean Ekonomia Zirkularra landu dugu. Bestalde, ikasleek aluminiozko paperaren erabilera jeisteko eta hamaiketako osasungarria ekartzeko zorroak oparitu dizkiegu. Berrerabili, birziklatu eta murriztu!
  
 
 
 

AGENDA 2030 SOLASALDIA

Goiena Telebistako Debagoiena 2030 saioan aldaketa klimatikoari buruzko solasaldia izan zuten DBH 3. mailako Maia Etxebarria, Moha Brahim eta Nara Hernandez ikasleek. Denon artean lortuko dugu aldaketa geratzea!