Kurtzebarri ikastetxeko 1. DBHko ikasleek “Proiektu Komunitarioa” ikasgaian, Yakaar Elkartearekin eta Guraso Elkartearekin elkarlanean, emanaldi bat antolatu dute.
Emanaldia otsailak 16, osteguna, 18:00etan izango da, Kurtzebarriko LH-ko aretoan (Kurtzebarri Eskolan). Bertan institutuko 1DBHko ikasleek antolatu eta hartuko dute bertan parte. Hori dela eta, egunean bertan, ikasle-familia-irakasleen partehartze eta inplikazioa garrantzitsuak dira.
Emanaldiko sarreren salmentaren dirua (3 euro), zein bestelako ekintzetan lortutako dirua (pintxoen salmenta etb.) Yakaar Elkarteak Senegaleko Mbam herrian aurrera eramaten duen proiekturako bideratuko da.
Mila esker zuen parte-hartzeagatik.