AZKEN BERRIAK

Matrikulazio kanpaina

Datorren otsailaren 13tik 24ra izango da matrikulazio epea.

Bilera informatiboa otsailaren 8an, asteazkena, 18:00etan, Arkupeko Zaraia aretoan (Aretxabaleta).


Senegal emanaldia

Kurtzebarri ikastetxeko 1. DBHko ikasleek “Proiektu Komunitarioa” ikasgaian, Yakaar Elkartearekin eta Guraso Elkartearekin elkarlanean, emanaldi bat antolatu dute.

 

Emanaldia otsailak 16, osteguna, 18:00etan izango da, Kurtzebarriko LH-ko aretoan (Kurtzebarri Eskolan). Bertan institutuko 1DBHko ikasleek antolatu eta hartuko dute bertan parte. Hori dela eta, egunean bertan, ikasle-familia-irakasleen partehartze eta inplikazioa garrantzitsuak dira. 

 

Emanaldiko sarreren salmentaren dirua (3 euro), zein bestelako ekintzetan lortutako dirua (pintxoen salmenta etb.) Yakaar Elkarteak Senegaleko Mbam herrian aurrera eramaten duen proiekturako bideratuko da.

 

Mila esker zuen parte-hartzeagatik.

 

Ikastetxeklik

Ikastetxeklik proiektuan murgilduta gaude gure energia kontsumoa murrizteko helburuarekin. 
Ikastetxeklik proiektuaren barruan, Kaiet Pando (DBH4) eta Ibai Calleja (DBH1) ikasleek logoa diseinatu dute. Oso polita da. Eskerrik asko!
  
 

Goieskolako jardunaldi pedagogikoak

Mar Romera irakasle eta adimen emozionalean adituak urtarrilaren 26an, arratsaldeko 17:30etan,  Arrasateko Amaia Antzokian emango duen hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Yaakar elkartea

Abenduak 20 eta 23an Aretxabaletako Yaakar (Itxaropena) elkartekoak izan ditugu gurean Senegalen aurrera daramaten proiektuaren berri emateko.
DBH 1 eta DBH 3 mailako Proiektu Komunitarioko ikasleak Lehen Hezkuntzako areto nagusian izan dira egun banatan informazioa jaso eta euren jarduna ezaguteko.

Ereindako haziak aurrerantzean ale berriak emango dituen itxaropenez, mila esker!