AZKEN BERRIAK

BASOTXOKOEKIN ELKARLANA

Maiatzaren 15ean Basotxo elkarteko kideekin batera 3DBHko Proiektu Komunitarioko jakintzagaiko ikasleek egindako elkarlana:

  

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA

Martxoan 2 DBHko ikasleek energiari buruzko STEAM proiektuaren barruan Oñatiko natur eskolak antolatutako uraren bidea txangoan parte hartu zuten.

GALDEGAZTE

 

LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Kurtzebarrin liburuaren eguna ospatu dugu!

 

Irakurmenaren ulermeneko proiektutik hainbat ekintza proposatu dira maila guztietan egiteko. Hona hemen argazki batzuk: 


1. DBHko ikasleek liburu desberdinen azalak marraztu/diseinatu behar izan dituzte, aldez aurretik liburu horien izenburua eta laburpena soilik irakurrita.

2. DBHko ikasleek berriz, orri-markatzaileak diseinatu behar izan dituzte. Bozketa egin ondoren klase bakoitzeko erakargarrienak aukeratu dituzte.

Azkenik 3. eta 4. DBHko ikasleek murala egin dute. Bertan, hiru liburu agertzen dira eta bakoitzetik irudi desberdinak ateratzen dira. Batetik, liburuen izenburuak; bestetik, liburu horien azalak eta azkenik pertsonaia nagusiak.

EMAKUME ZIENTZIALARIA

Aste hontan Tecnaliatik etorritako Eider Aldalur ikerlariaren hitzaldia izan dute 4.  mailako ikasleek. Honen helburua, emakume zientzialariak ikusarazi, esteriotipoak apurtu eta bokazio zientifikoak sustatzea izan da.