AZKEN BERRIAK

BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA

LEHEN SOROSPENEKO IKASTAROA

Martxoak 18, 19 eta 21ean kurtzebarriko DBH 4 mailako ikasleek, Lehen Sorospeneko ikastaro trinkoa jaso zuten Aretxabaleta Lanbide Eskolan ALE).
Gure ikasleek, ALEko Eritzaintzako Zaintza Osagarriak eta Menpekotasun Egoeran Dauden Pertsonen Arreta erdi maila zikloetako ikasleek eta irakasleek antolatutako tailer desberdinetan parte hartu zuten.
Mila esker ALEko Lourdes, Laura, mintegiko beste irakasle eta tailerrak antolatzen eta bideratzen parte hartu zuten ikasle guztiei eskeinitako harrera eta tratuagaitik.
Datorren urtean berriz ere joatea espero dugu.

AKROSPORT IKAS EGOERA (DBH 4)

Hona hemen DBH 4 mailako ikasleek aurkeztutako Akrosport koreografia batzuk.

 

KULTURA ONDAREA SARIA

DBH 4. mailako Kultura Zientifikoa irakasgaiko ikasleek Eusko Jaurlaritzak antolaturiko "Kultura Ondarea saria" lehiaketan parte hartu dute.

 Horretarako, gai hauei buruzko bideoak egin dituzte: Kintoak, Aretxabaletako trena, Urkuluko urtegia,Aretxabaletako bainuetxeak, Arrasateko dragoia, Errementari dantza eta Gatzagako gatza. Zorte on danoi!

Hemen dituzue egindako lanak: kultura ondarea Kurtzebarri BHI

KORRIKA

Martxoak 23an goizeko 3:45etan pasatu zen Korrika Aretxabaletatik.

Kurtzebarri ere euskararen alde!!