Datorren maiatzaren 21ean, larunbata, bazkaria egingo dugu Aretxabaletako Iturrigorri frontoian 14:30etan. Kurtzebarri BHIko komunitateko kide izan diren edo/eta diren guztiei zuzendua dago (ikasle, familia, irakasle...).
Bazkaldu ondoren, Dj-a izango da musika jartzen.
Bazkari-txartelak maiatzaren 16rarte salgai daude institutuko idazkaritzan, txartelaren prezioa 10€ dira.
Animatu zaitezte!