GOIESKOLA

Zergatiak / Helburuak / Zeintzuk Garen

Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratu bat da.

Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke.

Zergatiak:

-  Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.

-  Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzunbeharra daukagulako.

-  Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.

-  Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gure eskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.

-  Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.

Helburuak:

-  Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.

-  Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.

-  Aniztazuna balio positibotzat berreskuratu, sendotu eta garatu.

-  Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatu.

-  Ikasleek, jarrera eta ideiak ispiritu kritikoz aztertu dezaten lagundu.

-  Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakutsi.

Zeintzuk garen:

ANTZUOLAko HH eta LHko Herri Eskola
ARAMAIOko HH eta LHko San Martin LH
ARETXABALETAko HH eta LHko Kurtzebarri LH eta DBHko Kurtzebarri BHI
ARRASATEko HH eta LHko Arrasate Herri Eskola eta Arrasate Institutua
BERGARAko HH eta LHko San Martín de Agirr LH eta Ipintza Institutua
ELGETAko HH eta LHko Herri Eskola
ESKORIATZA eta GATZAGAko HH eta LHko Luis Ezeiza LH
OÑATIko HH eta LHko Errekald LH eta Zuazola-Larraña Institutua


Goieskolako Manifestua: HEZIKETAREN ALDEKO MANIFESTUA




Iragan diren GOIESKOLAko 10 urte hauetaz idazten dute...

... Resu Abasolo: GOIESKOLA, ELKARLANERAKO KONPROMEZUA

… garai haietan ikastetxe bakoitza bere aldetik zebilen, gure artean ez genuen ezer partekatzen, arazo edo premia baten aurrean  ondokoari ezer esan gabe urrutira eta oso gutxi ezagutzen gintuenengana jotzen genuen soluzio bila. Alboko eskolen proiektuak, lorpenak… ez genituen zuzenean ezagutzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren  bidez baizik Guk, geuk ere, ez genuen pentsatzen erabakiak gureak zirenik. Geroztik Goieskolakook elkarri erakusten dizkiogu praktika onak  eta elkarrekin landu erronka berriak, geuk ezagutzen baitugu inork baino hobeto gure testuingurua, indarguneekin eta ahuleziekin.

… garai haietan,  zuzendari bilerak, kanpoko eragileek  antolatutakoak ziren beti. Guk, geuk ez. Bilerak gehienetan fotokopiak jasotzeko eta kexatzekoak  ziren. Gure  benetako egoerez jardun beharrean ostrukarena egiten genuen. Erruduna  gehienetan kanpoan zegoela uste genuen. Bilera horiek ez ziguten aurreko lanik eskatzen . Gaur egungo bilera bakoitzaren atzean plangintza bat dago, helburu bateratuak ditugu eta emaitza partaideen aurreko lanak baldintzatzen du. Goieskola, berau osatzen dugunon lanaz elikatzen da.(Heziketaren aldeko manifestua 2006).

…garai haietan  bilera ondorenetan ordea, ikastetxeen arteko aldeaz, gure ondoezaz, bileren dinamika eskaxaz, etorkizunaz, sentitzen genuenaz, gure esku zegoenaz  jarduten hasi ginen gero eta gehiago, A zelako  barne borroka! Kezkak konpartitzen hasi ginen neurrian “talde” sentitzen hasi ere. Debagoieneko herri guztietan egin genuen lehen diagnostikoaz (2000) ibiltzen hasi ginen elkarri helduta. Hasierako bilerak formakuntza saio atipikoak izan ziren, fotokopia  eta PPT gabekoak, gure rola kuestionatzekoak , elkarrekin hitz egitekoak. Hausnartu beharrekoak. Aurreko dinamikarekin zeharo apurtu genuen eta  mugimendu berriari GOIESKOLA  deitu genion . Gaur egungo bilerak  benetako eztabaida eta lankidetza gune dira, lana kolektiboa dela ulertzen dugulako eta erantzunkizunez jokatzen dugulako. Zenbat aurreratu dugun! Asko kostatu zitzaigun egiten genuenean sinistea emaitzak ez zetozen berehala eta.

“Goieskolak Debagoienari heziketa-jarduna aztertzeko  modu bat ekarri dio  lankidetzatik eta aniztasunaren balio positibotik abiatzen dena.”

Goieskolan,  elkar gehiago ezagutu ahala, konturatu ginen arazoei lehenago egiten geniela aurre, zentzua ikusten hasi ginen  egiten genuenari eta ondo zegoena aparte babesten hasi ere… Ikastetxe bakoitzak bere bide propioa egin du. Helburuak,  plangintza,  proiektuak  eta behar duen formakuntza bere partaideekin konsensuatuz eta bere beharrei  erantzuteko ikastetxea egoki antolatuz.

“Goieskolak ikastetxeari heziketa-jardunean sakontzeko  modu bat ekarri dio, protagonista sentiarazten gaituena gure lanean. Gai guztiak erabaki behar diren tokian azal daitezen bideak bultzatzen ikasi dugu  komunikazio irekian oinarrituz adostasunak lortuz. Kide berriei gure esperientzia kontatzen diegu  eta funtzionamendua erakutsi  eta elkarrekin jarraitu, lorpenak  finkatuz eta hobetu beharrak helburu bilakatuz.

Esan behar dut ez  dudala oraindik ezagutu nigan hainbeste eragin  izan duen dinamikarik. Kolektiboa osatzen dugun bakoitzarengan sinisteak gaitasuna eman  digu  elkarrekin bide berria eraikitzen joateko. “Munduan hazi eta hezi“. (2010eko Jardunaldiak).

“Goieskolak niri heziketa-jardunean diharduen kolektibo zabala bezain konprometituaz gozatzeko aukera  eskeini dit. Bihotzez eskerrik beroenak bakoitzari. Gutariko inork ez daki, gu guztiok beste.”

Goieskola amaraun honek ez du amaierarik, ez eta kalitatezko heziketara , bide motzenetik eramango gaituen GPSrik. Ikaslea da abiapuntua eta baliabide garrantzitsuena berarekin diharduen irakasle taldea eta hauen beharrei erantzuteko gainontzeko arduradun guztiak.

Egindako bidea ezaba ezina da, zirraraz gogoratzen ditut Oñatin (2001-2002) ospatu genuen Kongresuko itxierako berbak. Agutzanek , “Nola begiratzen den…”. esan zuenean entzule asko hunkitu egin zen. Izan ere, eskolak berak duen funtzioari buruz  bakoitzak duen ikuspuntuak  definitu du eta definituko du aurrerantzean ere  ikastetxe bakoitza eta Goieskola.

Aretxabaletan, 2011ko maiatzaren 6an

... Alfonso Vázquez: ASÍ QUE PASEN DIEZ AÑOS…

Recibo un correo de Kepa proponiéndome colaborar en la revista digital y analógica que celebra el primer decenio de Goieskola. Sorpresa, ilusión, un tanto de nostalgia… y el asombro de lo que ocurrió, al echar la vista atrás.

En primer lugar, recordar con todo cariño a aquellas personas que, utilizando su libertad personal, más allá de todo rol administrativo, contribuyeron a crear lo que no era posible, lo que era un sueño que supieron hacer realidad: Resu, Eva, Ramón, Arantza, Agurtzane, Begoña, Pilar, Kepa, Benja… ¡y tantos más que ahora no recuerdo!

¿Y de dónde surgió aquella idea? No sé muy bien cómo se generó, pero sí lo que la generó: El deseo de aquellas profesionales de la educación de dar un sentido a su propósito, a su trabajo, más allá de las estructuras burocráticas establecidas, creando un contexto de interactuaciones completamente diferente del habitual, del asumido como normal.

Y, como de nostalgias hablo, recurro al texto de una carta que pasé a sus componentes hace ya muchos años, pero que, creo, sigue plenamente vigente para explicar esta gesta inédita en el terreno educativo:

“A lo largo de estos años, el proceso emprendido puede condensarse en los siguientes logros:

  1. Constituye un movimiento ciertamente original, ya que, aunque nace como una respuesta reactiva, se ha ido configurando firmemente como un proceso de construcción creativa, basado –y esto es muy significativo- en los deseos y voluntades de los centros que lo componen y de los directivos que lo conducen. Es decir, no se estructura como un organismo burocrático, ordenado por la Administración, sino como una red autónoma con voluntad propia.
  2. Ha creado un sistema de funcionamiento en forma de red, no sólo en el aspecto informático, sino en el conjunto de su sistema relacional.
  3. Ha creado un sentido de comunidad, de compartir, de crear conjuntamente, de ser capaces de transformar la realidad.
  4. Sus planteamientos conjuntos constituyen una fuerza capaz de influenciar su entorno; en este contexto puede inscribirse su apuesta –como seña identitaria- por la diversidad como valor, por la escuela diversa.
  5. Es capaz de –y está trabajando en- la creación de opinión, tanto entre los componentes de sus centros como sobre la sociedad que la circunda.
  6. Ha establecido una relación viva e inteligente en el tratamiento de los itinerarios, consolidando así su idea conexionista.
  7. Está realizando algo de enorme importancia: Crear su propia visión de futuro, su apuesta por una idea de lo que la educación del futuro debería ser en función de la sociedad que queremos construir (diversa, construcción conjunta, ciudadanía de la paz) y tratando de hacer operativa dicha visión.
  8. Ha ganado espectacularmente en autonomía y capacidad de actuación tanto estratégica como operativa.
  9. Se constituye una conciencia de comunidad, un “construir juntos”, lo que contribuye, sin duda, a elevar la autoestima y la conciencia de potencia de todos sus miembros.”

Que hoy este intento siga progresando es un magnífico mensaje al futuro. Gracias a todas y todos los que impulsasteis y construisteis Goieskola.

... Begoña Garmendia: GOIESKOLAREN SORRERA, UNE GARRANTZITSU BAT

Urte batzuk lanean dihardugunok besteak beste, badugu gure bailaran ikastetxe publikoak bizi izan duen bilakaera aztertzeko aukera. Gauzak ez dira beti izan gaur egun ezagutzen ditugun modukoak baina esan genezake gaurkoa atzokoaren ondorioa dela.

Atzera begira sentipen gazi-gozoak pizten zaizkigu eta hauen artean dudarik gabe, itxaropenarekin une bat lotzekotan hau Goieskolaren sorrera izango litzateke. Nire ustetan sasoi hartan hasi ginen gustura sentitzen gure nortasunarekin. Herri mailan hasi ginen tokia izaten. Taldeak ematen duen babesari esker indarrak aurkitu genituen erronka berriei aurre egiteko: kalitate kontzeptua, aniztasuna, hizkuntza trataera, teknologia berriak, Haurreskolak…

Garbi ikusi genuen Haureskola publikoak bailarako herrietan izatea ezin bestekoa zela gure etorkizuna ziurtatzeko. Prozesua luzea eta korapilatsua izan zen baina herri guztietan irekitzea lortu zen nahiz eta ez izan guk nahi genuen baldintzetan.

Nire partaidetza zuzena taldean bukatu zen, orain beste batzuk dira bileretara joaten direnak eta gaiak bideratzen dituztenak. Baina ziur naiz hauek ere erronkaz beterik dutela agenda. Nire aldetik hauei animoak bidaltzea nahiko nieke, orain dela hamar urte piztu zen ilusioa mantenduaz gain, handitzen joateko.

Bidean ikusiko gara

... Benjamin Atutxa: GOIESKOLA, ETORKIZUNEKO ESKOLA ERAIKITZEN

Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkizueke Goieskolaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko nitaz gogoratzeagatik, Marijeren bitartez jaso baitut Keparen gonbitea.

Bi urte daramazkit hezkuntzatik kanpo, baina ez urrutiegi, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko kidea naizelako eta kanpoko ikuspegi horretatik jakineraziko dizuet nere hausnarketa, gogora ekarriz, hasierako zailtasunak zeintzuk izan ziren eta proiektua behin martxan jarri ondoren, zein garrantzia izan zuen pertsona konkretuen eraginak eta, honekin batera, parte hartzaile guztien ilusioak eta ideiak, lanak  partekatzeko ahaleginak aurrera egin zezan.

Lehenengo pausoek Sailaren oneritzia izan zuten eskola publikoaren zailtasunak gainditu nahian eta Derioko esperientzia aztertzera joan ginen, baina laister konturatu ginen kanpoko esperientziak ezagutzea ondo zetorrela, baina aldaketa, barrukoa, geurea, izan behar zela, gure praktikaren hausnarketa sakon bat egin ondoren, eta horretarako Alfonso Vázquez-en laguntza izan genuen aholkulari gisa eta FAGOR eta beste enpresa batzuren babes ekonomikoa.

Hasieran, hurbileko ikastetxea lehia bezala ikusten zen eta ez zen ia ezer elkarbanatzen. Zuzendarien bilerak, Administrazioarekiko kexak planteiatzeko gune bezala erabiltzen ziren eta ez hezkuntzaren aldagai guztiak aztertzeko.

Goieskola mugimenduari esker, praktika guztiak ezagutzen hasi ginen eta elkarri laguntzen. Denok, elkar lanean aritzearen ondorioz, indar berezi bat lortu genuen eta lankideei transmititu ere. Oñatiko Kongresua froga garrantzitsu bat izan zen ibilbidean sinisteko, gauza handiak egiteko eta ikastetxeen aldaketarako gaitasuna genuela erakusteko.

Goieskolaren orainoko ibilbideak zenbait lorpen ekarri ditu:

  • Sarean funtzionatzea, bakoitzaren autonomía kontuan hartuta, baina adostasun zabalarekin, zenbait gauza konpartituz eta elkarri lagunduz.
  • Kide guztien praktikak ezagutuz, hobekuntzak ekartzea ikastetxe bakoitzarentzat.
  • Etorkizunerako eskolaren oinarriak martxan jartzea: ikastetxe bakoitzaren autonomia, gizartearekin harremanak estutzea, ez bakarrik hezkuntza komunitatearekin, gizarte zerbitzuekin eta beste erakundeekin ere, eta abar.
  • Guztion eskolaren kontzeptua eta praktika hobetzea.

Lortutako mugimendua nahiko originala da eta horren arrazoi nagusia  barnetik sortutako hausnarketaren ondorioz izan da, ez inork derrigortuta.

Antolaketaz eta hezkuntzaren helburuetaz zein eskumenetaz hitz egiten da: hauek nola lortu, eskola inklusiboa nola jarri martxan, ez bakarrik inor kanpoan geldi ez dadin, baizik eta -guztiok desberdinak garen heinean- bakoitzaren balore guztiak jaso eta bultzatzeko. Hor dago, adibide bezala, Heziketaren aldeko manifestua.

Zenbat aldiz entzuten dugu etorkizuneko pertsonak anitzak izango direla eta ez pentsamendu bakarrekoak, berdinekoak. Gainditu beharra dago, beraz, lan munduko zenbait pertsonek esaten dutena Hezkuntza Sistemari buruz: hau da, molde bereko gazteak ateratzen direla eta hori, gaur egungo erronkei aurre egiteko oztopo bat da. Zentzu honetan eskolak asko egin dezake.

Baditu ere, nere ustez, etorkizunerako erronkak:

  • Orainarte esandako gauza guztien hobekuntza.
  • Barneko aldaketa, berrikuntzak bertaratzea, harreman estuak ezartzea gizartearen zenbait eragilekin. Aspaldiko esaerak dion bezala:  haur baten heziketan, komunitate osoak hartu behar du parte.
  • Egiturak, bereziki Bigarren Hezkuntzan, gainditzea bestela, irakasleen borondatearen menpe gelditzen da konpetentziak garatzeko jardun egokiak egitea, hots,  disziplinartekotasuna landu eta globalki lan egitea.
  • Irakasleen estresa gainditzeko trebetasunak aztertzea eta garatzea.

Pozgarria da Goieskola proiektu honek aurrera jarraitzea eta guztion artean, elkarrekin, ibilbidea jorratzea. Etorkizuneko gazteek benetan eskertuko dute irakasleok egiten ari zareten ahalegina.

Maiatzaren 20an