ESKOLA JASANGARRIA - ZIURTAGIRIA 2010etik 2014ra arte

2010/2011 IKASTURTEA

KURTZEBARRI BHIK ESKOLA JASANGARRIAREN AGIRIA JASO DU INGURUMENAREN ALDE EGINDAKOA SARITZEKO (2010eko abenduan, Eusko Jaurlaritzan, Gasteizen)

Azken bost urteotan lan handia egin dute Kurtzebarri institutuan iraunkortasunaren eta ingurumenaren errespetuaren alde. Hala, Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan hainbat gai landu dituzte: zaborra eta birziklapena, ura, energia, ekitatea... Gaiok landu bakarrik ez, bost urteotan ikasitakoa abian jarri dute institutuan eta hartutako konpromisoak betearazteko jarraipena egin ere bai, boluntarioek egindako lanari esker. Hori horrela, Jaurlaritzak erabaki zuen Iraunkortasunaren Eskola Agiria ematea Kurtzebarri institutuari. Lakuan egindako ekitaldian Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Untzaluk eta Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak Eskola Iraunkorra ziurtagiria banatu zieten 22 ikastetxeetako ordezkariei.
Sei ikasle (Alex Arribas, Oihane Iturbe, Ainhize Barrainkua, Alba Etxeandia, Amaiur Bergaretxe eta Mikel Moraleja) eta hiru irakasle (zuzendaria den Angela Agudo eta Agenda 21eko arduradunak diren Mila Kortabarria eta Ana Garcia) joan ziren,  lnaxio Garro alkatea lagun zutela, eta bertan jaso zituzten iraunkorrak direIa ziurtatzen duten agiria eta bandera.

Gaiak landu ahala –ikasturtean bat- hainbat konpromiso hartzen dituzte ikasleek eta horiek betearazten laguntzeko han eta hemen oharrak dituzte jarrita Kurtzebarri BHIko eraikinean: birziklapena bultzatzeko, ura behar beste bakarrik erabiltzeko, argia itzaltzeko... Gela guztietan eta komunetan daude oharrok. Gainera, hiru zakarrontzi dauzkate geletan: paperarendako, mukizapiendako eta gainerako hondakinendako. Pasilloetan, ostera, plastiko eta ontziendakoa, eta pilak ere jasotzen dituzte. Horrek guztiak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko eta jarraipena egiteko boluntario taldetxoa dago: DBHko hainbat ikasle.

Gainera, iraunkortasunaren gaineko kontuak zabaldu eta ikasleak sentsibilizatzeko Txoko Berdea daukate: Eskola Agenda 21eko logo lehiaketako proposamenak, ekitatearen gaineko inkestaren emaitzak, aztarna ekologikoaren gaineko hausnarketa... daude bertan.

Boluntario horiek ingurumen batzordean elkartzen dira gero, gela bakoitzeko ikasleen eta irakasleen ordezkariekin batera, eta jasotako iradokizun eta kexak aurkezten dituzte eta eman beharreko pausoak aztertu. Hala, gai berriak landu bakarrik ez, ordura artekoak ez ahazteko jarraipena egiten dute. Landutako azken gaia ekitatea izan da eta laster hasiko dira berriarekin: zarata eta uhin elektromagnetikoak.

ESKOLA JASANGARRIA - ZIURTAGIRIA 2014tik 2018ra arte

2014/2015 IKASTURTEA

 

ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA KURTZEBARRI BHIrentzat, BIGARREN ALDIZ

Donostiako Kursaalen egin zen ekitaldian 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria jaso zuen asteazkenean Kurtzebarri BHIk. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiria da, eta bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak ezartzen dituen jasangarritasun printzipioekin koherentzia frogatzen duten zentroak saritu nahi dira honekin. Honenbestez, IRAES21 sarean sartzen dira.

'25 urte jasangarritasunaren alde' ekitaldiaren barruan jaso zuten Kurtzebarriko arduradunek ziurtagiri hau. Izan ere, badira jada 25 urte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ingurumen sailen arteko hitzarmena sinatu zutela Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen hezkuntza garatzeko asmoz, eta horren ondorioz CEIDAk sortu zirela. Hasierako CEIDA horiek gaur egungo Ingurugelak bilakatu dira.

 Asteazkeneko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Ingurugelaren eratzearen 25. urtemuga ospatu zen, eta horrez gain, lehendakariak eta sailburu biek, VII. aintzatespenaren prozesua gainditu duten ikastetxeei aipatu 'Eskola Jasangarria' eman zieten.

 

 

 

 El Diario Vasco-n publikatutako berria

 

 

ESKOLA JASANGARRIA - ZIURTAGIRIA 2018tik 2022ra arte

2017/2018 IKASTURTEA

Kurtzebarri eskola BHI “Eskola Jasangarria” ziurtagiria jaso du lehendakarien eskutik

 

2018/06/05

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxe publiko eta itunduri. Busturiako Ekoetxea Urdaibain egin zen Gobernu Kontseiluaren ondoren izan zen ekitaldian, gainerako sailburuak, prozesuan parte hartu duten ehun bat ikastetxe, irakasleak eta ikastetxeei dagozkien udal ordezkariak eta udalerrietako alkateak bildu ziren.

 

Orain, Euskadiko 98 ikastetxek, horietatik 5 Lanbide Heziketakoak, dute “Eskola Jasangarria” ziurtagiria. Ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertako irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dute. Guztiek gainditu dute berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituen auditoretza.

 

Eskola Agenda 21aren topaketa honekin amaitzen da Euskadiko ikastetxeetan irailean hasitako prozesua. Hala, kanpoko auditoretza  baten bitartez , euren curriculumek, euren baliabideen kudeaketak eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideek jasangarritasun-ereduei jarraitzen dietela frogatzeko ebidentzien bila jardun dute.

 

Eskola Agenda 21ek “Eskola Jasangarria" ziurtagiriarekin saritu dituen 30 ikastetxeak 21 udalerritakoak dira:

 

· Arabako 2 ikastetxe: Oion, Gasteiz

 

· Bizkaiko 12 ikastetxe: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Gernika, Iurreta, Loiu, Mungia, Santurtzi, Trapagaran, Zamudio

 

· Gipuzkoako 8 ikastetxe: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Bergara, Donostia, Legazpi, Urnieta

 

BIDEOA: Lehendakariaren hitzak