Eskola jangela

Jangelako ezaugarri orokorrak

Jantoki-zerbitzua erabiltzeko ikastetxearekin harremanetan jarri behar da emailez jantokia@kurtzebarribhi.com edo telefonoz 943899513. Jantoki-zerbitzua erabili nahi den data baino egun bat lehenagoko 12:00ak aurretik abisatu behar da menu arrunta denean, eta menu berezia denean jatoki-zerbitzua erabili nahi den data baino bi egun lehenagoko 12:00ak aurretik abisatu behar da.

1. Ordutegia

Jantokiko zerbitzua martxan egongo da, EGUNERO 14:30etik 15:00ak arte.  

Ikasturte hasieran, ikasleek izena ematen dute; eta egunen batean zerbitzu hau erabili behar ez badute, aurrez abisatu behar dute:  menu arrunta bada, lanegun bat lehenagoko eguerdiko 12:00ak baino lehen, eta menu berezia bada 2 lanegun  lehenagoko eguerdiko 12:00ak baino lehen. Emailez (jantokia@kurtzebarribhi.com) edo telefonoz (943899513) abisatu daiteke.

Bazkal ostean  ikasleak, ikastetxetik irten daitezke. 

 2. Lekua eta jateko txandak

Lekua nahikoa dagoenez, denek bazkalduko dute txanda berean.

3. Enpresa eta menuak

 Janaria zein enpresaren esku egongo den Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailako Eskola- Jantoki Zerbitzuak kudeatzen du .

Eskaera bereziak dituzten ikasleek (musulmandarrak,alergikoak, diabetikoak eta abar) aparteko menua izango dute. Arrazoi medikuarengatik denean, beharrezkoa da kurtso hasieran, edo gaixotasuna sortzen denean, agiri medikoa ekartzea, berezitasunak adieraziz.

Ikasleak ezingo du erabaki  proposatutako menua ez jatea ez delako bere gustokua.

 Familiak jakinaren gainean egoteko , hilabete bakoitzeko menuak  institutuko webgunean jarriko dira .

4. Langileria

Sukaldeko langileak eta begiraleak menuak hornitzen dituen enpresak kontratatzen ditu, eta horien kopurua mahaikide kopuruaren araberakoa da.

Begiraleen ordutegia eskolak amaitzen direnean hasi eta zerbitzua amaitzean bukatzen da.

 5. Asistentzia eta hutsen justifikazioa

Jantoki Zerbitzura huts eginez gero, arduradunari jakinarazi behar zaio, ahal dela aurretiaz abisatuz eta, ondoren, idatziz justifikatuz.

Menua ikaslearen gustokoa den edo ezaren arabera ez dira hutsegiteak justifikatuko

Familiek astero izango dute ikasleek jantokira egindako huts guztien berri, justifikatuak izan edo ez izan. 

Betebeharreko arauak

Ikastetxeko  arau orokorrak Institutuko toki guztietan ezartzen dira, baita jangelan ere. Beraz, erabitzaile guztiek araudiak dioena bete beharko dute

 • Ikasleek bete eta errespetatu beharko dute zerbitzuaren arduradunek diotena, beste edozein irakaslerekin egingo luketen moduan.

• Ikasleei puntualtasun osoa eskatuko zaie.

• Debekatuta daude bultzadak, erasoak eta errespetu faltak, bai ikaskideei, bai  jangelako   arduradunei zuzendutakoak.

• Bazkalorduan edozein jangela publikotako portaera eta higiene arauak beteko dira eta jangelako instalazioak garbiak kontserbatuko dira, baita komunak, korridoreak, patioa eta biblioteka ere.

• Jangelako instalazioak eta materiala errespetatu behar dira.

 • Ezin da ezer nahita apurtu, ezta  gaizki erabili ere.

• Jangelan ezin da erabili  telefono mobilik, musikagailurik, eta abar. Ez da ikastetxearen ardura izango horietako tresnaren bat galdu, puskatu edo lapurtzen badute.

• Oinarrizko arau hauetako edozein urratzen bada, zentroko AJAren disziplinazko arauak aplikatuko dira. Arau hauek betetzen ez badira eta ondorioz portaera desegoki bat gertatzen bada, jangelako arduradunak hitzez abisatuko dio ikasleari. Ikasleak berriro portaera desegokia izango balu, gurasoak jakinaren gainean jarriko dira (I.Eranskina) zuzentze-neurria adieraziz.

 Hutsegite larriak,  oso larriak edo zuzendu gabeko portaerak, ikastetxeko zuzendaritzaren esku geratuko dira , eta, hala balitz, prozedura edo espedientea zabalduko du, ikasleari eskubide hori ukatzeko beste zuzentze-neurri batzuen artean, beti ere, ikasleen eskubide eta eginbeharren Dekretuaren arabera.

Kuotak eta prezioak

https://menuak.ausolan.com/documentos/AUZOLAGUN/EUS-AUZO-C-GD.pdf

Hilean ordaindu beharreko kuota irailetik ekainera bitarteko (biak barne) jantoki egunen arabera kalkulatzen da. Zenbateko osoa hamar hilekotan banatzen da.

Beka eskatzen duten ikasleek, beka jaso arterainoko  kuotak ordainduko dituzte; ondoren itzuliko zaizkie ordaindutako kuotak.

Familia batek hileko kuota bat ordaintzen ez badu , eta justifikatzeko arrazoiak ez baditu, hurrengo hilebetetik aurrera, zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du. Hau guztia, aldez aurretik idatziz jakinaraziko zaio familiari.

Eskubidea galtzeak edo zerbitzuari uko egiteak ez du esan nahi  zor diren zenbatekoak ordaindu behar ez direnik.

Zerbitzuari baja eman nahi dion familiak, idatziz adierazi beharko dio jantokiko arduradunari eta eragina baja eman den hilaren azkeneko egunean  izango du. Joan gabe utzitako egunen  kuota ez da itzuliko.

 PREZIOAK:

Garraiatuenak: 3,30 €; Ez-garraiatuenak: egunerokoenak 4,60 € eta noizbehinkakoenak 5,20 €

HILABETEKO MENUA

 

 

+INFO

 

AGINDUA 2000ko martxoaren 22koa, ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.

Kudeaketa zuzeneko eskola jantokien funtzionamendurako jarraibideak: ZIRKULARRA