Cannabis kontsumoaren kontrako protokoloa
JUSTIFlKAZIOA
Ikasle batzuek, eskolara joan aurretik eta atsedenaldietan sarritan cannabisa kontsumitzen dutela antzeman du Kurtzebarri BHI Institutuak, eta horren aurrean neurriak hartzea erabaki du. Horretarako, ezinbestekoa jo du udalaren eta gurasoen parte hartzea eta elkarrekin lanean hasi dira Kurtzebarri BHI Institutua, Batera Guraso Elkartea eta Aretxabaletako Udala. Eta euren arteko elkarlanaren emaitza da, hain zuzen ere, proiektu hau.
HELBURUA
Kurtzebarri BHlko ikasleek eskolako orduetan cannabisaren eraginpean ez egotea eta gurasoen partaidetza lortzea.
ZERTAN OINARRITZEN DA?
Legeak esaten duenaren arabera, kalean cannabisa kontsumitzea eta edukitzea debekatuta dago eta harrapatuz gero, isuna ordaindu behar da. Adin txikikoen kasuan, gurasoek ordaindu behar dituzte isunak. Gure proiektua 18 urtetik beherakoei zuzenduta dago eta aplikatuko da soilik cannabisaren kontsumoak eskola orduetan eragina duenean: 8:00-8:30 / 10:30-11:00 / 13:00-14:30. Proiektu honen bidez, isuna ez ordaintzeko aukera eskaintzen zaie gazteari eta bere gurasoei: proiektu hezitzaile baten parte hartzea.
PROZEDURA
Udaltzainak gaztea kontsumitzen harrapatzen du, substantzia kentzen dio, esaten dio kalean ezin dela cannabisa erre, eta ondorioz, isuna jasoko duela. Gaztearen datuak jaso eta horren berri gurasoek eta eskolak jasoko dutela adierazten dio.
Eskola gaztearen gurasoekin harremanetan jartzen da telefonoz.
Prebentziorako teknikariak idatzi bat bidaltzen die gurasoei bilera bat egiteko. Bilera
horretan, azaltzen zaie bai egoera zein den, eta baita, zein diren udalak isuna ez
ordaintzeko eskaintzen dituen ordezko neurri hezitzaileak.
Gurasoek aukeraketa egiten dute:
Isuna ordaindu: 300,00 €
Errekurtsoa jarri
Zigorren ordezko neurrien zerbitzuan parte hartu
ZIGORREN ORDEZKO NEURRIEN ZERBITZUA
Bai gazteari bai bere gurasoei formazio hezitzailea ematen zaie hainbat saiotan. Bukatu eta gero, balorazioa ona bada, udaltzaingoak kendu egiten dio isuna. Txarra bada, berriz, prozesu administratiboak bere bidea jarraitzen du eta, ondorioz, isuna ordaindu egin behar dute gurasoek.
Gurasoek errekurtsoa jartzea erabakitzen badute, ez daukate aukerarik zigorren ordezko neurrien zerbitzua jasotzeko.