ESKOLA AGENDA 30

Sarrera

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan, 2001. urtetik aurrera Tokiko Agenda 21 programak hasi ziren garatzen. Egoera horrek eskola eta udalerrien arteko sinergia sortu zuen eta aukera bikaina zabaldu zuen haien ingurumen-programak uztartzeko. Modu horretan hasi zen garatzen, 2003. urtetik aurrera, Eskolako Agenda 21 (EA21), eta urterik urte gero eta ikastetxe gehiago ari gara parte hartzen. 

Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila) eta Udalen arteko lankidetzan oinarritzen den programa da, eta, horri esker, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, formakuntza...).

EA21 oso tresna eraginkorra da Euskal Curriculumaren oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz,  XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko.

Gainera,  EA21 Nazio batuen 2030 Agendan proposaturiko Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzeko bitarteko hobezina izan daiteke. 2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015ean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da eta funtsezko oinarri ditu pobrezia desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea.

Horregatik, Kurtzebarri BHIk  EA21 programa bultzatzen du eta ingurumenarekiko konpromisoa hartu du; era berean, ikastetxeko gazteek euren herriari eta garapen jasangarriari buruzko iritziak eman eta ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute. EA21 (gaur egun EA2030) programaren helburuen artean, Ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzea, erabakiak hartzea eta inplikatzen ohitzea daude.

EA2030 GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUEKIN (GIHekin) zuzenki lotuta dago eta natura zaintzeaz gain, ELKARTASUNA, BERDINTASUNA edota ONGIZATEA bezalako arloak ere barneratzen ditu.

GIHak ezagutzeko bideo laburra esteka honetan duzue:

Gainera, gure ikastetxean, JASANGARRITASUN DEKALOGOA garatu dugu.