AZKEN BERRIAK

Laidara irteera

Hirugarren mailakoak Laidara joan ziren ekainaren 20an piraguan ibiltzera.

 

Aitzorrotzera irteera

Ekainaren 19an bigarren mailako ikasleak Aitzorrotzera irteera egin dute.

 

KONTSUMOA MURRIZTU ETA MUNDUA BERPIZTU

DBH 1. mailako Malen Filarmendi eta Amaiur Morillok Debagoienako Mankomunitateak antolaturiko Hondakinen kanpainako lelo lehiaketa irabazi dute. Lelo irabazlea: KONTSUMOA MURRIZTU ETA MUNDUA BERPIZTU.
 

EGUZKI SUKALDEA

Ekainaren 7an Kurtzebarri BHI institutuko ikasleek ikastetxeklik proiektuaren barruan eguzki sukaldea erabili zuten txistorra kozinatzeko.

    

EA2023 EKITALDIAK

EA2030 proiektuan maiatzean zehar hainbat ekitalditan parte hartu dugu. Alde batetik, Kurtzebarri eskolako ikasleekin batera Eskolarteko Foroan parte hartu genuen. Ondoren, bilera horretan adostutakoa alkateari aurkeztu genion Udal Foroan. Azkenik, maiatzak  30ean Debagoienako beste 15 ikastetxerekin batera Ikastetxeklik programaren itxiera ekitaldian egon ginen Oñatin.