AZKEN BERRIAK

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean "Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" delako elkarretaratzea egin dugu.

 

  

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2023

Kurtzebarri BHI ikastetxeko ikasleek Beldur Barik lehiaketara aurkeztu dituzte zenbait bideo:

LELO-LEHIAKETAREN SARIA

Aurreko ikasturtean gure gelakide batek hodakinen kanpainari buruzko lelo-lehiaketa irabazi zuen. Horri esker, gelakideok irteera bat egiteko aukera izan genuen asteartean Agenda 2030ekoen eskutik.
Irteera honetan Arrasateko Emaus fundaziora eta Epele konpost plantara joan ginen. Saramerenderue jatetxean bazkaldu ondoren, Abadiñoko Alluitz Natura baserri eskola bisitatu genuen. Zein gustura egon ginen Patxirekin... Eskerrik asko Patxi zure ardiekin egoteko aukera ematearren eta gatzatua egiteko prozesua irakastearren!.
Bideoa ikustean konturatuko zareten moduan, oso ondo pasatu genuen leku hauek ezagutzean. Oso ondo moldatu ginen gure artean, barreak nagusi eta beldurrei aurre eginez.
Beraz, ESKERRIK ASKO Agenda 2030eko arduradunei mundua hobeto ezagutzeko aukera paregabe hau ematearren.
"Hobetuz gure jarrera, mundu berri baten sorrera".
DBH 2Dko ikasleak.
 

DBH 1. mailako ikasleek Unibertsoaren gaia landu dute gelan. Teoria landu ostean, Eguzki-sistemaren maketak egin dituzte taldeka. Pozik daude egindako lanarekin, hurrengoan gehiago!

Los alumnos de 1º de ESO han trabajado en clase el tema del Universo. Tras elaborar la teoría, han realizado maquetas del Sistema Solar en grupo. Están contentos con el trabajo realizado, ¡la próxima vez más!

AGENDA 2030KO IRAUKORTASUN BATZORDEA

2023- 2024 ikasturteko Iraunkortasun Batzordea eratu dugu, urtero bezala, EA2030 proiektua aurrera eramateko. Aurtengo Garapen Iraunkorrerako Helburua "Energia irisgarria eta ez-kutsagarria" izanik, besteak beste, Ikastetxeklik proiektuarekin jarraituko dugu. Beste planetarik ez dugulako, zaindu dezagun Lurra!
Hemos constituído la Comisión de Sostenibilidad del curso 2023- 2024, como todos los años, para llevar a cabo el proyecto EA2030. Siendo el Objetivo de Desarrollo Sostenible de este año "Energía accesible y no contaminante", continuaremos, entre otros, con el proyecto Ikastetxeklik. ¡Porque no tenemos otro planeta, cuidemos de la Tierra!